Autoterapia saioak – sesiones de autoterapia

Askotan, zerbaiti buruz galdetzen didatenean, erantzun zuzen baten ordez alferrikako erantzun korapilatu bat ematen dudala esaten didate (bai zera!).

Azkenean, hori saihestekotan edo (azalpen luzeak ematearen ohitura guztiz galduko ez dudala onartu behar badut ere) kontatu beharreakoak idaztea erabaki dut autokritika-autoterapia moduan.

Beraz gehiegi luzatu gabe…

Behin filosofiako irakasleak “Snapchat etapan” bizi garela esan zigun duela urte batzuk.

Snapchat-a garai hartan oso modan zegoen argazkiak partekatzeko aplikazio zen; argazki bat igo eta 24 ordutara ezabaturik zegoen. Publikazioaren arrastorik ez hurrengo egunean.

Mekanismoa liburu bat gainetik ikuskatzearena bezalakoa zen.

Gazte euskaldunon 99%-ak ditu sare sozialak. 16 eta 24 urte bitarteko gazteok lau ordu pasatzen ditugu bataz bestean mugikorraren pantailari begira eta 15 minuturo irekitzen dugu sare sozial edo aplikazioren bat. Beraz, orduro 4 aldiz mobila begiratu eta 50, 100 edo 300 pertsonen bizitzaren informazioa jaso eta kito. Hurrengora arte.

Eta hurrengoan berdina.

Argazkiek ez zuten funtziorik. Entretenimendua. Denborapasa.

Filoko irakasleak bazituen 60 urte, eta teknologia berrien munduan sartu berri bazegoen ere, arrazoia eman genion guztiok.

Gaur egun, zabaltzen ditugun argazki eta publikazioen dinamikekin artea eta pentsamendua sustatu ordez entretenimendu hutserako eduki hutsa partekatzen dugu.

Etapa horretan gaude.

Aplikazioaren “boom-ak” ere ez du iraun, berri batzuk asmatu dituzte, eta horretan ere “Snapchat etapa” ikusi daiteke.

Gogoratzen dut klasekide bati -sare sozialetako “influentzerra”* autodenominatu zen orduan- ez zitzaiola gehiegi gustatu generalizazioa, eta berak kalitatezko edukia egiten zuela goraipatu zuen orduan. Liberalismo hutsa.

Batzuetan, oraingo gertakizunetan parte aktiboa hartzen dugunean, osotasunean gertakizunak ikustea eta horiek, modu batean edo bestean, izendatzea zaila egiten da.

Parrandan askotan sartu digute eskua ekakumeoi. Gure egunerokotasunaren parte da, eta guk (emakumeok) gertakizun horiek zuzen-zuzenean bizitzen ditugu. Horiek biolazio kulturan sailkatzea eta jazarpena izan dela ikustea zaila egiten da.

Hemendik urte batzuetara agian, emakumeoi eskua sartzearena normalizatzeaz utzi eta denboraren pisuak bere lana egin eta gero, dudarik ez da egongo gertakari horiek izendatzeko eta horiek dakartzaten generalizazioak ulertzeko.

“Snapchat etaparena” behin-behineko izedapen bat izan arren, eta mendebaldeko kulturaren parte eta fruitu den arren, generalizazioa baliagarritzat hartu eta errealitate hori ukaezina dela esan genezake, baten batek “kalitatezko edukia” egiten duen arren. Denborapasaren kulturaren parte aktiboa garela ere, ukaezina den moduan.

Handik denbora batera, irakasle berdinak Snapchat-aren antzerako plataforma batean kontua egin eta kritikatzen zuen eduki berdina igotzen hasi zen.

Kontzientzia hartu eta hala ere etaparen parte aktiboa hartu nahi izan zuen?

Orduan ulertu nuen ulertu beharrekoa. Gizarteak sorrarazten dizkigun presio sozialak saieztezinak dira ia. Benetan zailena ez da kalitatezko edukia egitea, baizik eta edukia egin nahi dugun edo ez aukeratzea, aurrez diseinaturiko bidea hartu nahi dugun edo ez aukeratzea.

Benetan zailena “gizonezko on” edo “kalitatezko gizon” bat bezala portatzea ez den moduan, emakumeoi eskua sartzen saihestuz, edo piropoak isilduz. Zailena dena jarrera guzti horietan amaitzen de bidea, hau da, patriarkatuaren bidea ez aukeratzea da, aurrez diseinaturiko bidea dena alegia.

Frecuentemente, cuando me preguntan sobre algo me dicen que doy respuestas demasiado largas y enrevesadas en lugar  de responder de forma más directa (¡hay que joderse!).

Finalmente, y con la intención de evitarlo (aunque debo admitir que no me quitaré del todo esa costumbre), he decidido escribir sobre aquello que me gustaría contar, con una intencionalidad autocrítica-auto terapéutica.

Así que sin alargarme demasiado

 Hace un tiempo, el profesor de filosofía nos dijo que estábamos viviendo en la “etapa Snapchat”.

Snapchat era una aplicación para compartir fotografías que estaba muy de moda entonces; subías una foto y a las 24 horas se había borrado. No quedaba ni rastro de la publicación al día siguiente.

La mecánica era como la de ojear un libro por encima.

El 99% de la juventud vasca tiene redes sociales. Los jóvenes de entre 16 y 24 años pasamos de media 4 horas al día frente a la pantalla del móvil y cada 15 minutos abrimos alguna aplicación o red social. Por tanto, 4 veces cada 60 minutos miramos el móvil y recibimos la información de la vida de 50, 100 o 300 personas. Y listo. Hasta la siguiente vez.

Y a la siguiente lo mismo.

Las imágenes no cumplían con ninguna función. Entretenimiento. Era un pasatiempos.

Nuestro profesor de filo tenía unos 60 años, y pese a que acababa de iniciarse en el mundo de las nuevas tecnologías, todas le dimos la razón.

Con las dinámicas actuales de las fotografías y publicaciones que difundimos, en vez de promover el arte y el pensamiento compartimos contenido vacío para el puro entretenimiento.

Estamos en esa etapa.

El “boom” de la aplicación tampoco ha durado mucho, han inventado nuevas, y en eso también podemos observar la “etapa Snapchat”.

Recuerdo que a una compañera de clase -en ese momento se autodenominó influencer* de las redes sociales- no le gustó demasiado la generalización, y resaltó entonces que ella creaba contenido de calidad. Puro liberalismo.

A veces, cuando formamos parte activa de acontecimientos del presente, cuesta verlos íntegramente y por ende, denominarlos de alguna forma.

Muchas veces nos han metido mano de fiesta a nosotras, las mujeres. Forma parte de nuestro día a día, y vivimos esos sucesos en nuestras propias carnes.

Clasificarlos dentro de la cultura de la violación y ver que es acoso es complicado.

Quizás de aquí a unos años, cuando deje de normalizarse lo de meternos mano a las mujeres y el paso del tiempo haya hecho su trabajo, no tengamos dudas en clasificar esos acontecimientos y entender las generalizaciones que de ellos se deriven.

Aunque la “etapa Snapchat” sólo fuese una denominación provisional, y pese a que forme parte y se derive de la cultura de occidente, podríamos tomar esa generalización como válida y decir que esa realidad es innegable, aunque haya alguien que haga “contenido de calidad”. Al igual que tampoco podemos negar que somos parte activa de la cultura del entretenimiento.

Al cabo de un tiempo, el mismo profesor se abrió una cuenta en una plataforma similar y comenzó a subir el mismo contenido que había criticado.

Tomó conciencia y a pesar de ello ¿quiso formar? parte activa en la etapa.

Fue entonces cuando entendí de verdad la lección. Las presiones sociales que nos genera la sociedad son prácticamente inevitables. Lo realmente complicado no es hacer contenido de calidad, sino elegir si queremos o no hacer contenido, elegir si queremos o no tomar un camino distinto al prediseñado.

Lo realmente difícil no es comportarse como “un buen hombre”, “como un hombre de calidad”, evitando meter mano a las mujeres, o silenciando los piropos, sino no elegir el camino que desemboca en todas esas actitudes, es decir, no elegir el camino del patriarcado, el prediseñado.

Noticias relacionadas:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *